XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denek dakite Baibars-ek ez duela aldegingo zein eta gaztelua menderatu arte.

Burrukarako gogoa berotzeko bitxiak eta baliohandiko jantziak banatu dizkie bere gizonei.

Hamar urte daramatza burrukan atsedenaldirik gabe gurutzatuen aurka eta zin egina du kristau guztiak botako dituela eskualdetik.

Ondo irabazia du Baibars ezizena, hots, Pantera.

Menpetzea Setiaketa-lanak ikustatzen ari da Baibars.

Bere gizonek babesleei egiten dizkien hitz-erasoak entzuten ditu.

Bere inguruko batzu, gaztelu barrukoak gosez eukitzearen aldekoak dira, beste batzuk lurpekoei su ematea aholkatzen dute.

Kronistak ere badira han eta setiaketaren zehaztasun guztiak jasotzen ari dira.

Sultanak nahiago du itxarotea.

Dorre nagusian gordeta dauden zaldunek gutun bat jaso dute Apirilaren 8an.

Nolatan heldu ote zaie mezu hori? Ez dakite, baina zigilua Tripoliko gobernariarena dela uste dute.

Amore emateko agintzen die.

Zer egin? Elkarren artean hitz egin ondoren, aginduari men egitea erabaki dute eta ateak zabaldu dituzte.

Trikimailua izan ordea! Eskutitza gezurrezkoa zen.

Azken Ostatalariak atxilotu egin dituzte, armak utzi egin behar izan dituzte.

Dorre nagusiaren muturrean Koran-eko txatal batzu dituen ikurra jartzea agindu du sultanak. Irabazi egin du.